XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LARRESORO: San Martineko pestak.

Dudarik gabe, aurtengo pestek ukanen dute usaiako arrakasta.

Pestakari, huna zer Larresoroko OTE LORE-k eskainiko daukun aurten.

Lehenik, ostiralean, azaroaren 11an, kirola maite dutenentzat, San Martineko 2. Lasterkaldia, hamaika kilometrokoa, Larresoroko xendra eta bidexketan.

Haurrentzat, 2 kilometroko lasterkaldi bat antolatua izanen da.

Aratsean, AKELARRE-n dantzaldiak bilduko du usaiako jendetzea.

Larunbatean, Azaroaren 12an, euskal kulturaren gaualdia.

Izartxo taldeak emanen du dantza erakusketa bat, aratseko 9tan.

Sartzea urririk izanen da.

Gero afari ttipi bat berrogoi liberetan, Uztaritzeko txarrangak alaiturik.

Hor bilduko den dirua banatua izanen da gau eskola eta ikastolen artean, denek badakite zer beharretan diren.

Igandean, Azaroaren 13an, meza nagusitik landa, hego aldeko aiskolari gazte batzuk emanen dute erakusketa bat.

Aperitifa denboran, herriko dantzariak ikusten ahalko dira.

Gero, arratsaldeko 4ak eta erditan, bertsulari saio bat muntatua izanen da.

Hor kausituko dira Mixel Xalbador, Xanpun, Azpillaga eta Lopategi, Anje Duhalde ukanen dutelarik gai emaile.

Bertsua maite dutenek ukanen dute zer jasta.

Horra, beraz, aurtengo San Martineko pestak zer izanen diren.

Ongietorri beroena egina izanen zaio deneri.